Zestoa (Gipuzkoa)

Coruñan eta Madrilen Francorekin

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-045-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bi pasadizo kontatzen ditu: Coruñan Franco euren itsasontzira sartu zenekoa, eta Madrilen hura bertan zela desfilea egin zutenekoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Behin zera ein gendun bai, zan agostun hamalaua, eta Franco xaharrakin zeran ibilli giñan, eta Coruñan, bai ba, nola ez zan sartzen, traiñeruekin eaman tzeben Franco xahar hori gure barkora.
-Ikusi zenuen aurrez aurre Franco?
-Ikusiko ez nun ba. Eskailleretan gora igo ber, (...) eta gu armauta, eta musika (...), eta zer da ta eguna gurekin pasau zun maniobratan, kaiñoiekin maniobratan. Eta Madrillen’e bai, Madrillen. Gerra akababauta, (...) edo ez dakit zer zan, desfile printzipala han ein zan, alemana-ta, goguan daukat goien abioiek zera egiñez, antzarrak eta nola letrak eiten zituen, eurie ta haizie?, forma hortan ez baiña zea ertengo ete gendun. Berak’e ez zun egun edarra pasau, ez guk’e, baiña harek egun guztian hola besuakin jarrita Franco xaharra, eta desfilatzen.
-Zer moduzko gizona zan?
-Haure? Gizon haundiye ez zan baiña gogorra bai haure. Ñio!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia