Zestoa (Gipuzkoa)

12 urterekin eskola utzi eta morroi

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-045-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

12 urterekin eskola utzi eta morroi joan zen Azpeitiko Landeta auzoko Arostegi baserrira. Baserri handia zen. Goizez baserriko lanak egin eta arratsaldez bertako umeak zaintzen zituen. Azpeitian hiru urte egin ondoren etxera itzuli eta beste bi urtean Zestoako Ereioberri baserrian egon zen morroi. Berak 50 eta 80 duro irabazten zituen urtean eta kaletar gazteak, berriz, mantenuaren truke aritzen ziren. Irabazitako dirua etxean entregatzen zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hamabi urterekin utzi zenuen eskola eta morroi joan zinen?
-Bai. Orduan bakizu, morroe Landetan Aroztegira morroe jun nintzan.
-Landetako aroztegira?
-Aroztegira, bai. Martxialen... Han hiru urte ein nitun morroe.
-Eta zer lan egiten zenuen?
-Lana? Baserriyan eiten zan lana. Nausiak agindutakua. Ganauakin itulan. Itulan ba al dakizu zer dan?
-Aroztegia, aroztegia zan?
-Ez, ez. Baserriyen izena zan.
-Aroztegi?
-Aroztegi. Baserria.
-Baserriko lanak egiten zenituen.
-Basarri haundiya zan, eta basarriyan beti izeten zan gaztientzat’e lana. Batzuk itulan, ganauen aurrien itulan in ber-ta; beste batzuk zerai laguntzen. Gero atsalden aitta zaharra eta ama zaharra eta gero andra-gizonak gaztiak; eta batek umezaitzan igual-ta, esaten zana in ber. Ure ekarri, bestela urik eta gauzik ez zan baserri askotan, urik ez, eta urek ekarri-ta. Eta han ein nitun hiru urte. Ta gero handikan etxera etorri nintzan pixkat hazi giñanian, eta gero hamentxe Eriyoberri (Ereioberri), beste bi urte. Ez [nitun] osau, gerrak erten zun...
-Erioberri?
-Eriyoberri, baserri bat hementxe. [...] partian dao, hamentxe goian dao Eriyoberri hori.
-Horra etorri zinen morroi?
-Bai, etxera etorri eta etxian ein nitun bi-hiru hillebete eta nahi zeen baten bat eta gero hor bi urte eta gerrak erten ziun. Guk hamazazpi urte genduzkela gerrak erten zun.
-Morroi egon zinen etxe hartan mantenu aldera ala?
-Ez., ez, ez. Orduan pentsazu, berrogeta hamar duro urteko jornala, eta ikeragarria zan ordun saso hartan. Ordun behiak biltzen eta ikaragarri zertzen zan. Mantentze aldera hor egoten zin. Kalekuak egoten zin holakuak jeneralin, hola gaztiak, bi hillebetarako eta barkaziotan eta zerak. Baiña nik ez. Berrogeta hamar duro. Eta gero hor gehio, hor larogei duro, honebeste urte aurrera nijoan bezela beti zera eitten ze(b)en, altzau.
-Eta irabazitako jornala?
-Oin bezela ez, amai eta aitai, ordun gurasuak kobratzen zeben. Oin bezela? Oingo gaztiak gaiztuak dia, e.
[...]

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia