Euskaraz ikastetik erdara hutsera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-042-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ZES-042/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Eta seiekin in zenduna ta beatzikin in zenduna berdintsua izaten zan?
- Ez, ez, ni, esan dizut, Lasaoko turbina, ez dakit konturatu zean, hor bado ba aceralia? Konturatu zea?
- Bai, bai.
- Haren parian, ibayan bestaldetik bi hiru etxe badaure. Ez dakit konturatu zean. Zubiya pasauta. Zubiya pasautako etxe hartan jayo nintzan ni. Oin, geroztikan beste bi hiru famili, o lau. Eta goyan beste etxe bat ein due, ta diferente dao, baiña etxia hura zan. Ordun juten giñan Lasaora gu, eskola. Sei urtekin o ez dakit zenbatekin hasiko nintzan ni eskola.
- Lenengo Lasaon ibili ziñan?
- Bai, ta handikan in nuan nik komuniyo txikiya esaten genduna. Sei urteko haura. Bueno, errezuak eta asko geyo ez gendun jakingo e? Ta gero, ta gero aitta hil zan hogeita hamahiruan, ta bialdu giñuzen kalea.
- A, eta ordun hasi ziñan hemen.
- Eta orduan hamen. Eta gero gerra etorri zan, esan dizuten bezela, dana erderatu ber izan gendun. Holaxe.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!