Luistarren kongregazioa
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-033-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zestoan egon ziren apaizak izendatzen ditu. Igandero joaten ziren mezetara eta arratsaldean bezperetara joan beharra izaten zuten. Hiru meza izaten ziren: ehiztariena, kongregaziokoena, etab. Luistarren kongregazioaren inguruko kontuak kontatzen ditu.
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ZES-033/008
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kongregazioak
Transkripzioa
-Eta apaiza hemen bertakoa?
-Azkoittiarra, Don Jose Azkoitia. Bestia Don Emeterio Isasti, getariarra. Eta geroxio Don Jenaro... Hiru apaiz zian. Lehenbiziko urtian beste bat. Lau apaiz ezautu giñuzen guk.
-Mezetara ze joaten zineten, igandero?
-Igandero, eta bezperak arratsaldian lauretan, eta bostetan zinia.
-Ze izaten zan bezperetako hori?
-Ba eliz-funtzio bat. Normal, “vulgar y corriente” baiña bueno letzen zian pasarte, elizako pasarte batzuk, guk ez genun jun nahi izaten baiño bueno. Jai arratsaldia izaten zan eta jai arratsaldian elizara jutia ba... Baiña ohitura halaxe zan eta juten giñan eta hua bukatzen zanian bostetan zinia izaten zan, zine infantilla.
-Osea ke elizara joatea obligazioa zan.
-Bai, bai. Obligazioz ez esanda obligauta giñala. Ohitura zan eta gauza normal bat bezela.
-Mezak euskeraz?
-Mezak euskeraz. Bai, bai. Udaran-ta etortzen zien kanpoko apaizak-eta, baiñuetxia zala-ta hemen jende asko ibiltzen zan. Haiek beren mezak eta ematen zittuen baiña zortzi tt´erdietako meza; hemen hiru-lau meza ematen zien, goizian ehiztarientzako-eta izaten zana, seiretan-zazpietan-o, zortzi tt´erdietan Luistarrena, hamarretan meza nausiya. Hiru meza beti izeten zian.
-Kongregazioan egon zinan?
-Bai. Izango ez giñan ba!
-Zer egiten zenuten?
-Ze eitten gendun? Eskolatik ertenda geo sartu giñan kongregazioan, Luistarren kongregazioan. Ba ze eitten zan?
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!