Eskolara sartzean errezatu
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-033-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ZES-033/003
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eskolara sartutako garaian eta kantatu beharrik izaten zenuten?
-Ez.
-Askok esaten duen monjatan edo frailletan sartu ta kantau...
-Bai-bai, nik badakitt hori. Hemen La Salletarrak egon zienian’e, eskola nazionala bazeon, ta nere anaiya zaharraua eskola nazionalekin eon tzan. Bi eskola zien, La Salletarrena, San Josekua, eta gero eskola nazionalekuak. Eta hoiek kantatzen emen tzuen, kantatzen emen tzuen, baiña guk ez gendun ezautu. Guk La Salletarrekin guk kantau ez, guk aittaguria errezau eskolan sartzerako, filatan sartu eskolara eta Santo Kristua eta hiru-lau irudi, hori betikuak eta errezau-ta. Baiña eskola, guk eskolan kantau ta sekula ez. Guk ez giñun ikasi frankismoko signoikan. Eta baten batek esaten badu behintzat, neekin egondakuak. (Zerian egondakuak) bai, eskola nazionaletakuak bai, baiña guk ez.
-Eta eskolara zer arropa eraman behar izaten zenuten?
-Normala.
-Ez zeneukaten uniformearekin (joan beharrik)?
-Ez, ez, ez. Guk ez genun uniformerikan-ta sekula santan ibilli.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!