Zestoa (Gipuzkoa)

Udan egunero pilota partiduak

Udan egunero pilota partiduak <p>Pilotak Azkoitia eta Zestoako denda batean erosten zituzten. Uztailaren aurrenetik irailera egunero jokatzen ziren partiduak Zestoan, udatiar asko ibiltzen baitzen herrian. Bere pilota bikotearen aipamena egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-031-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pilotak Azkoitia eta Zestoako denda batean erosten zituzten. Uztailaren aurrenetik irailera egunero jokatzen ziren partiduak Zestoan, udatiar asko ibiltzen baitzen herrian. Bere pilota bikotearen aipamena egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Pelotak-eta nundik?
-Guk zeratikan. Hamen bazan denda bat, Zestuan bertan, Gaztaiñunekua-edo, ferreteya, hortikan zeatzen giñuzen, eta bestela berriz Azkoittitikan.
-Pelotak ze materialekin eginda zeuden?
-Oingo bezelakotxiak. Motelauak, ariña, goma barruan eta zera. Pelota txiki batzukin jokatzen gendun. Atzian’e frontoian bazan beste zera bat “Txokokua” esaten ziuena, eta oso... danak burrukan danak hantxe, pelotan han jokatzera, jai goizian-ta txandaik hartu ezinik-eta. Eta gero luzia nahi zunak ba... Eta pelotak ba... ez, koxkorrak, infantillanak-edo oso zerak hasieran. Geroxio ez. Baiña behiñ..., e, orduan Zestuan egunero julio lehenbizitikan setienbrian hamabost arte, egunero-egunero jokatzen zien partido-pelotak egunian bi.
-Egunero?
-Egunero. Profesional maillan, ez zien profesionalak, guk’e jokau eitten gendun eta. Batzuk profesionalak zien eta bestiak ez, baiña egunero-egunero hamengo beraniantiai-ta zera emateko, egunero-egunero bi partido jokatzen zien. Ta han jokatzen gendun ba guk bigarren partidua ta hola. Ta gero, nik neuk, lehen esan dizuten bezela... ezbeharragatik laga in ber izan nun. Beste gazte danak hor ikasi zuen pelotan. Batzuk aillegau zien profesionaletara neure lagunak lau eo bost-o, eta mundu hortan gero, eta gero afizionautan-ta’re esan dizuten hori, Fidel hori, Etxabe XI hori. Hori munduko txapeldun izan zan Uruguayen Ezkurrakin batera parejaka. Munduko txapelduna. Eta Españikua bi aldiz izan zan beste lagun batekin. Oso pelotari ona izan zan. Gero profesionaletara pasa zan eta ondo erantzun zun.
-Pelotarako laguntzarik bazegoen orduan?
-Ezta ezer e, ezta ezer e. Orduan ahal tzuenak ahal tzuena, ibilli egunero ta frontoian ibili danak alkarrekin hantxe, kuadrilla danok, eta hori ta bestia ta hola ta. Holaxe jokatzen zan pelotan eta; laguntasunik ezta ezer e. Norbere kasa in behar tzan. Orduko pelotariak erten zuenak danak afizioz eta jardunda.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia