Zestoa (Gipuzkoa)

1934an jaio zen Zestoan

1934an jaio zen Zestoan 1934an jaio zen Zestoan, kalean. Gurasoak ere zestoarrak zituen. Aita harakina izan zen eta edari almazena izan zuten. Hiru anaia eta arreba bat ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-031-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1934an jaio zen Zestoan, kalean. Gurasoak ere zestoarrak zituen. Aita harakina izan zen eta edari almazena izan zuten. Hiru anaia eta arreba bat ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

--Izena eta abizena eta noiz jaiotakoa zeran esaten badidazu?
-Xabier Iriondo Ibarguren. Baina ni beti Xabier. Treinta y kuatruan jaiotakoa naiz.
-Hogeita hamalauan?
-Bai.
-Eta ze egunetan eta hilabete?
-Hogeta sei febrerua, ahaztu zat euskeraz nola jartze’an febrerua.
-Otsailla.
-Otsaillan hogeta seian.
-Nun jaio zinen, hemen?
-Zestuan, Zestuan.
-Baserriren baten?
-Ez, kalian.
-Gurasoak zer zenituen, hemengoak?
-Bai, bertakuak.
-Baserritarrak?
-Ez. Bueno, ama kale-baserrikua zan, kale onduan zan kale-baserri bat, baiño ez, kalia esateko. Eta aitta’re karnizerua zan lehenbizi eta gero edari-almazena gero jarri gendun. Baiña nik neuk (...) edari almazen hortatikan, porke haiek lehenuo bi anaiak ein zuen kanbiyua, karnizeria eta edari-almazena zazken aitta zanak jarrita ta kanbiatu ein zun, eta guk ia, nik eaman nun edari-almazena, gero segittu nun. Gero transportian’e sartu giñen fuerte pixkat-eta; bizimodua hola izan da.
-Zenbat anai-arreba?
-Gu hiru. Ez, hiru anai ta arreba bat.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia