Santa Engraziko jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ZES-001/015
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta esan diazue hemen erromeriya izaten zala, Aizarnan bertan, plazan. Jaiero?
- M: Santa Engrazin bai, igual, jaiero, e?
- R: Santa Engrazin jaiero?
- M: Ez?
- R: Ez, ez.
- M: Tabernan o izango zan, baiño nik ez det ezautu hola kalen jaiero. Festetan ta.
- Festetan.
- M: Festetan, bai, dana. Eozer, Paskua biarrena ta sekulako festa iten zan ta, Ama Birjiñetan, ta. Gaiñuntzen tarten plazan, zeoze, omenaldi bat o zerbait baldin bazan, bai.
- R: Omenaldiya zeana...
- M: Zeozer zea baldin bazan, baiño bestela Santa Engrazin nik uste gehio izaten zala. Ni neuk ez naiz akordatzen hemen hola, jaiero, soiñuakin, ta...
- Noiz izaten da Santa Engrazin?
- M: Santiyotan.
- Santiyotan.
- M: Bai, Santiyotan jeneralen.
- R: Uain, ba al dakik Santiyo noiz dan?
- M: "Veinticinco de Agosto... de Julio".
- Julio.
- M: "Veinticinco de Julio".
- R: Ondo, ondo, ondo.
- M: Baiño, bestela erromeia jaiero han seguruo ingo zan. Han aittutako errezelua dakat nik jaiero Santa Engrazin soiñua.
- Eta Santiyo egunian jai haundiya izaten zan Santa Engrazin?
- R: Jende asko juten zan ta.
- M: Nik uaingua, nik ezautu deten ezkeo, bai. Oain, lehenotik ez dakit.
- R: Bueltako barriyuetako jendia bai, Urdanetakok eta zeak eta.
- E: Bertako, bertako... Bertan ingurun baserri asko dia urrutikuak eta asko dia.
- R: Bai.
- Barriyo asko, ez?
- M: Honen edade multzukua 're bai, buru onakin daona badao han, Joxe Manuel, Joxe Manuel Leon.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!