Baserri guztietan esne-behiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen baserri guztietan ziren behiak, esne-behiak. Kamioia pasatzen zen baserriz baserri, eta esne guztia bildu. Orain bi granja bakarrik geratzen dira, baina lehen baino behi gehiago. Gainontzean, baratzea ere izaten zuten denek, baina txikia, etxerako lain.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: ZES-001/011
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Eta ganaua lehen ze izaten zian, esnetako edo?
- M: Daneakuak jenealen.
- Bai?
- M: Esneta 're iten zan, baiño uain bezela ez zeon prestauta esneta iteko jendia, e! A! [...] zana bai, esnia biltzen zan ordun 'e, ta...
- R: Bai, apaizai, puñetai ta, danai...
- M: Jenealen marmitaka batzuk atetzen zien, aurrenetik garai baten. Bildu etxian zeon esnia ta kamiona pasatzen zan ta zakanak eman. Baiño zenbat? Lau o bost behi eoten zian baserrin, izaten zianak. Baserri asko, bai.
- Eta kamiona bertatik pasa.
- M: Eta kamiona pasatzen zan esnia biltzea. Oain berriz bi baserri baiño Aizarna guztiyak ordun ateatzen zun, baiño gehio ematen due bitatik. Jenealen bi eongo dia honeta dedikatzen dianak hemen.
- [...].
- M: Bai. Hori berriya iten ai da, ta ez dakit ze in behar dun! Ez daki asko ze in behar dun beak hainbeste lanekin! Ta beste bat hemen goien, bi baserri [...] dedikatzen dianak. Hoiek daude oaintxe.
- Eta bestela, baratza izango zan, e...
- M: Baratza gutxi, itxeako lain.
- Gutxi?
- M: Bai.
- Ez zan saltzen kanpoa?
- M: Ez zan juten hemen... Zortzin behiñ o, oillo arrautzak eta holako jenerua bildu itxian sobre zekanak, eta Azpeitira saltzea. Ta honen gurasuak 'e nik hala ezautu nittun. Harek 'e itxian sobran zekana, behar zana, o ahal zana, itxian bertan ta igual, itxian jan gabe eaman, bizitzeatik. Ta hola etxeko jenerua eamaten sobratzen zan, ta. Honen gurasok eta guk 'e bai, berdin. Familiya hazitzeko, hamar seme-alaba badia, ta.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!