Zerain (Gipuzkoa)

Larrea ona bada, esne hobea lortzen da

Larrea ona bada, esne hobea lortzen da <p>Ardiak libre edukitzen zituen, larre librean beren kabuz jaten zuten. Urbiako larrea ona zenez, esne hobea ematen zuten ardiek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardiak libre edukitzen zituen, larre librean beren kabuz jaten zuten. Urbiako larrea ona zenez, esne hobea ematen zuten ardiek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-E, ardik esan dezu libren eukitzen zittuzula?
-Bai.
-Larre libren jaten zuenak ala pentsue ematen zitzaion, ez, dana larren?
-Ez, berak berak jaten zuen.
-Diferentzie?
-Diferentzie, harek beti izan du leku ona o famea ta. Hango esnekin gaztaia goxoa itten zan, hemen behekokin baiño han hobexoa itten zan.
-Zeatik hoi, zeatik?
-Larre fiñagoa, jaten zuen larrea fiñagoa. Uaiñ’e ni urten behin eo hola juten naiz ta, urten bazkari bat o bi itten dittut nik uaindio hor Urbin, eta, ta Urbiñ uaiñ’e, beti difentzi haundie eoten da larren fintasunen.
-Ardintzako tokie?
-Ardintzako tokie, denbora onakiñ ondo, txarrakin e.
-Gorra izangoa hua ezta?
-Aguantau in behar, aguantau in behar.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia