Artzainaren eguneroko bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZER-002-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Artzainaren bizimodua oso lotua zen, baina baserriko bizimodua baino errazagoa. 200 bat buru izatera iritsi zen Urbian zegoela. Artzain gehienek ardi kopuru antzekoa zuten gehienez. Artzain zela, bere eguneroko bizimodua nolakoa izaten zen azaltzen du. Ardiak erraz jezten dira normalean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: ZER-002/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Nolakoa zan artzaien bizimodue ordun?
- Artzaien bizimodue, ze esango dizut nik, sujetoa oso. Beste [...] artzaien bizimodue baserrikoa baiño errexagoa da, baiño sujetoa. Han juergan-ta eunero-ta ez dao ibiltzeik, han, sujetoa, bere martxai segi behar. Ta beste lekutan bezelaxe, biziko balin bada ta jango bada, lana ein behar.
- Zenbat buru eukitzea aillatu ziñen, zenbat ardi?
- Berrehun bat buru eukitzen giñun guk han.
- Berrehun bat.
- Bai. Gero, hemendik gero ni Urbasan-ta eon nitzen ta gero gehio izaten giñuzen, baiño Urbin berrehun bat inguru. Ta gehienak tamaiña hoi. Hirurehunekoik ez zan bakarrik eongo ordun Urbin arten, ni han neon deboran. Gero ya oain bai, oain bostehun ta seirehun-ta esaten due, baiño.
- Berrehun buru, e... berrehun buru, lo asko in gabeko eunek izango zien.
- Beno, lo...
- Ze ordutan jeikitzen ziñen?
- Jeiki? Urbin [goizik...] artzaiek, eune argittu ezkeo goizen, arriba. Eunen siesta beti itten zan, baiño goizen ardik jetxi ta itteko... Ya ardiik jextei utzi ezkeo, ez zan holako apuroik eoten, ordun gehixeo, lo gehixeo eonda’re libre. Baiño ardik jeixten zien denboran, goizen jeiki ta ardik jetxi behar izaten zuen, ta gaztaie itteko ta, esnea garaien jetxi ezkeo errezago [...] itten zien.
- Ardi jeztea eskuz?
- Eskuz, bai.
- Bazenuen... nunbaitten jartzen zittuzun o banan-banan... bazenun toki jakiñik ardi jezteko?
- Ez, ez, ez. Ardik norberak fijo dabillen artalden —beti izaten dia izuk eta alde iten duenak, baiño— gehienak errex jexten die. Arrimatu itten die, gaiñea.
- Ibiltzen zenun sillaik?
- Ez.
- Lotuta o.
- Ez, pikotxen.
- Pikotxen?
- Pikotxen.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!