Zegama (Gipuzkoa)

'Xenpelar' eta 'Patxi Bakallo'ren arteko bertso-trukea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bertsoak, ZEG-028

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEG-028-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

'Xenpelar' eta 'Patxi Bakallo'ren arteko bertso-trukea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Iñork baldin badaki
Oiartzungo berri,
eskumuiñak Ardotxi
eta Xenpelarri;
dibertsiyo polit bat
nahi genduke jarri:
birez erdi bezela
dago Bentaberri,
konbidatzen dittut
nahi badute etorri.

Desafio hori da
Bentaberrirako,
konformatzen badira
birez erdirako;
ez badute gogorik
haraiño etortzeko,
lagun bat hartuko det
nere guardirako,
berdin prestatuko naiz
Errenterirako.

Pazkua bigarren goiza
hartu nuan karta,
bestek firmatua da,
ez da zure falta;
suma ederra dezu,
eztarria alta,
etorriko naitzazu
hitz hoiek esanta
gizona konbitzia
dibertsio bat da.

Xenpelar probatzeko
egin duten masa,
gizon baten hitzari
eman diot traza;
ez Astigarragatik
honuntzago pasa,
bertara etorriko naiz,
egon zaitez lasa,
nahi dezun ordurako
eska zazu plaza.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia