Zegama (Gipuzkoa)

'Haizak hi mutil mainontzi' bertso-sorta

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bertsoak, ZEG-028

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEG-028-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

'Xenpelar' eta 'Muxarro' bertsolarien arteko bertso-trukea, 'Aizak hi mutil mainontzi' izenez ezaguna.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Aizak Manuel, maiñontzi,
hurrengorako goraintzi:
Ez al hekien pipa hartzia
ez zala lizentzi?
Ohitura txar danak utzi,
bestela hezurrak hautsi.
Gizalegia nola bihar dan
nahi det erakutsi.

Nik badut gizalegia
Prantxiskuk bezin hobia,
beste tatxarik ez zait arkitzen,
behartsu arlotia;
izaera det noblia,
kortesi berdingabia,
neri hezurrak hausteko nun duk
abillidadia?

Sartu dit ziri bat neri,
orain bestia berari,
abilidaderikan ez duala
ez esan iñori;
azala daukak ugari,
mamirik ez zak agiri,
hezur igarrak hausten zailla duk,
bazekiat hori.

Bete itzak hire ordenak
laguntzen badik barrenak,
bestela parra egingo ditek
begira daudenak;
hik nun dituk kemenak,
menderatzeko gaillenak?
Hezur igarrak hautsitzen dizkik
indarra duenak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia