Zegama (Gipuzkoa)

Esnea banatzen Citroen txikian

Esnea banatzen Citroen txikian <p>Esnea banatzera Legazpira joaten zen bere Citroen txikian. Duela 50 urte inguru ekarri zuen bere lehenengo autoa. Auto hura erosteko egindakoak azaltzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEG-009-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Esnea banatzera Legazpira joaten zen bere Citroen txikian. Duela 50 urte inguru ekarri zuen bere lehenengo autoa. Auto hura erosteko egindakoak azaltzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Antonio esan dezu esne partitzen’de ibilitzakoa zeala.
-Bai ibilita nabil esne partitzen, Legazpin.
-E, esnetako behiek ordun?
-Bai, hemen’e erdi bazeon ordun, hemen’e hemen’e ya kooperatiba geneuken, pensuan kooperatiba bat, eta kooperatiba hortako jendea ba, e hemen esnea biltzen zonak ez zon ondo patzen ta gaizki patzen zola ta ez zola gehio patu nahi ta ein zien haikin haserrau ta, ein gendun ordun ba pentsau gendun jutea Legazpia ta, ta ni Legazpin esne partitzen ibilita no.
-Hemendik Legazpia juten ziñan?
-Legazpia ematen non, nik...
-Nun ematen zenun aston?
-Zit ez, ez, zitroen txiki bat ekarri non nik lehendabiziko Vigon montatu zittuen zitroenetako bat nik euki nun hemen.
-Hara!
-Bai.
-Zenbat urte zittuzun?
-E, e?
-Zenbat urte zuk lehendabiziko zitroena ekarri zendunen?
-Nik ez dakit ba uain...
-Ez zittuzun asko izango ezta?
-Uain e, uain e, uain berrogeita hamar urte inguru eo hola ekarri nun, lehendabizikoa, zitroena, hori e, lehendabiziko francesak hori montatzeko hasi zien garaien, Altsasun’e intentau zuen montatzen, ta Altsasun galera in zien, fabrika hori montatzea, ta hurrena Vigon montau zuen, Galizin. Ta Galizin e hoik montau zittuen, e montatzen hasi zian furgonetak eta furgoneta txiki bat “dos caballos”a, ta nik eskau non “ministerio agricultura”tik, ta pasau behar izan nittun bi urte zai hura entregatzeko.
-Baiño zuk urte batzuk ya bazittuzun kotxea ekarri zenuneako?
-E?
-Urte batzuk bazittuzula kotxea ekarri…?
-Bai, bai, bai, bai.
-Asike esne partzen gero?
-Soldaduskak eta horik danak ein da gero aittu nitzan ni.
-Gero...
-Gero aittu nitzan ni.
-Gero aittu ziñen?
-Bai, bai, ta gero harekin eamaten nun, eamaten nittun ta, betse laun batek’e lautzen zien ta, bion arten esne partitzen Legazpin ibilita nao ni.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia