Baserritik bizi: lurra landu eta ganadua zaindu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEG-009-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxe inguruko lursailak lantzen zituzten: artoa, garia, arbia, babarruna... ereiten zituzten. Ogia etxean egiten zuten astean behin. Lehengo behiak askoz okerragoak izaten ziren, bai esnetarako, bai haragitarako. Goizean eta iluntzean, taloa eta esnea jaten zuten etxean. Garia, artoa, gaztainak eta fruta oinarrizkoak ziren elikaduran.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: ZEG-009/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Zuek’e etxe inguruko terrenotan labrantza itten zenuen?
-Bai, bai, bai guk’e bai ta beste gaiñentzeko danak’e bai.
-Ze lantzen zenuen?
-Ba artoa ta garie ta arbie ta hori ta babarruna ta artoa izaten zan asko, harekin familik hazitzen zittun hemen jendek, harekin hazten zittuen familik, zeatik garik, garik, gutxigo ematen zon, garie izaten zan hemen garie e, baiño klaro urtabek izaten zien bastante txarrak, leku ez da hain apropiatue hau garindako, ta gero gari hura ba errota eman ta iho ta uain’e esaten deu “ba, ogie, ogie zuri hori baiño beste hori hobea emen da” ta ba, urdun nahi ez ta jaten zan e zaie, nahasie zeatik ezen.
-Zeona [...]
-Bai batzuk eta izaten zien han pasau ta ogie in ta, ordun ogi zaharrik ez zan izaten, igual asten behiñ eo ogie in laben, ta halaxe bizi. Ta halaxe ta gero behiek, behiek’e ordun, behiek’e uaingo razak ez zien izaten, zien e askoz txarragok, esne-behi txarragok ta haragitako’re txarragok ordun, danetatik txarragok. Gero janik ez zan izaten handako, zeati lurre dana moittu itten zan, ta zelai gutxi zan, ta larren ta kanpon ta ahal zan bezela bizi izan behar izaten zuen behiek’e. Ta behiek hain txarrak ez zienak, esnea’re juxtu juxtu ematen zuen familiako, batzutan exkax. Ta taloa, goizen taloa ta esnea gosaltzen, ta illuntzan berriz taloa ta esnea.
-Baiño bai earra zon bitarten ezta? Bat’e ez zan hobea izango!
-A, bat’e ez, bat’e eza zeukenak ta exkax zeukenak gaizki, oso gaizki. Ta eitten zan ordun ba, eguerdin generalen, bazkaltzeko garaien ta, ogie, ta ogie urte guzin ogi hutsekin ez zan, ez zan aillatzen baserri askota behintzat, ez zan aillatzen garie urte guziako ta artoa sartzen zan tarten, artoa berriz izaten zon hemengo jendeak, ta gaztiñak etortzen zienen gaztiñak, eta frutea ba kanpotik ez zan etortzen ordun frutaik bertan izaten zien sagarrak eta hola.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!