Baserritik bizi: lurra landu eta ganadua zaindu<p>Etxe inguruko lursailak lantzen zituzten: artoa, garia, arbia, babarruna... ereiten zituzten. Ogia etxean egiten zuten astean behin. Lehengo behiak askoz okerragoak izaten ziren, bai esnetarako, bai haragitarako. Goizean eta iluntzean, taloa eta esnea jaten zuten etxean. Garia, artoa, gaztainak eta fruta oinarrizkoak ziren elikaduran.</p>