Zeberio (Bizkaia)

Bilbotik Zeberiora dauden herriak; Zeberio herria eta bizimodu aldaketa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Egiluz Ozerin, Pedro

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-011-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bilbon hasi eta Zeberiora bitartean dauden herriak. Bilbotik Ugaora 13 kilometro omen daude; Zeberio herriak, berak bakarrik, beste hainbeste kilometro omen dauzka. Zeberio handia da lurrez, baina auzoak oso sakabanatuta daude. Lehen ez zegoen ez biderik, ez argirik ez urik... Bizimodua asko aldatu da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bilbon hasi ta Zeberiorarte dauz herri asko: lehelengoa da Bolueta, bigarrena Bidebieta, hirugarrena Basauri, ta gero Arrigorriaga, ta gero Ugao. Ta danen artiño, danen artiño deukiez 13 kilometro. Ta Zeberiok bakarrik deukoz, Ugaoko zubie pasaute Arteararte da Zeberio, 13 kilometro; bardin, Bilbotik Ugaora beste deukoz Zeberioko herriek bakarrik. Ta gero dau, ezkerraldetik, ezkerraldeti dau e... Arratiko balle guztie, Galdakao pasau ezkero, Arratiako balle guztie Arteararte. Eta eskoialdeti dau, Ugao pasau ta gero, dau Arrankudiaga, Arrankudiaga, Areta, ta gero Orozko. Gero Orozko eta... Zeberion bien bitartean dau mendi handi bet, Untzetapiko esaten jakona. Ta gero Untzetapikon hasite Gorbeirarte dau sendero bat, bueno, Untzetapikon hasite, ganikan dago sendero bat Gorbeirarte.

Zeberio da bastante... terrenoz da bastante handie, habitante gitxi, baie dau... osea... terrenoz da handie, baie dau separaute, barriadak. Ba, osea ke dauz barriada batetik bestera igual 10 kilometro edo hamabost. Kamiñotik igual 10 kilometro bidean. Dau... sano separaute. Osea ke dau oso, guztiz separaute. Barriadak asko, baie kasik danak dagoz basoan, mendien, mendien. Ze lehen, barrez, graziek e... edo oin, barrez, graziek dauzela kamiñoa einde kasik barriada guztietan; baie lehen, zerak, estarterik esterta joan behar euen /beauen/ jenteak, ta igual 10 kilometro kamiñotik e... zera... e... lupetzartetik joan behar zeuen, joan behar zan. Ta oin, barrez, kamiñotik. Lehen baserrietan ez zan egon, baserrietara ez zan egon ez kamiñorik, ez zan egon urik bez, argirik bez, ta ezebez. Lupetza bakarrik. Ta oin dau danerik: argie, kamiñoak eta ure, ta herrien frontoiak eta danerik dao oin. Asko kanbiau de.

Egilea(k): Marisa Egiluz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia