Zeberio (Bizkaia)

"Kalabazak" jaso zituen mutil batek kantatutako bertsoak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Egiluz Ozerin, Pedro

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-011-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Antonio egunean mutilzahar eta neskazaharrak bikote eske joaten ziren Urkiolara. Mutil batek Zeberioko neska batengandik "kalabazak" jaso ostean kantatu zituen bertsoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

San Antonio egunean joaten geintzen Urkiolara. Bueno, joaten ziran mutilzarrak eta neskazarrak asko, San Antoniori nobioak eskatuten. Ta... egon zan han zer bat, mutil bet, Zeberioko neska batek emon otsenak kalabazak, eta kantau otsezan bertso partida bat:

San Antonio santu handia
Urkiolako mendian
neskatxa batek zer darabila
Zeberioko herrian.

Ilunetako gauzak nahi neunkan
ipintea agirian,
neskatxa batek zer darabila
Zeberioko herrian.

Ni makal samar nengoala ta
joaten ziniaren basora
zeuk izentaute ipinten zendun
alkarregana jokera.

Ene Dominga aztu al jatzu
zelan giniaren egoten
etxe ondoko intxaur azpian
berba gozoak esaten.

Harek intxaurrak baldin baleki
gizona legez berba eiten,
gauzak argiro esango lauka
minagaz isildu zaiten.

Min zorrotza ta malezi asko
aukinigaitik pikuan
zeure txistua iruntsikozu
madaria dalakuan.

Hogeta hiru urte daukazuz
garairik ederrenian
pentsau horregaz hutsik badezu
nogaz egingo zarian.

Egilea(k): Marisa Egiluz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia