Zeberio (Bizkaia)

San Juan egunean sororik soro kantari

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Egiluz Ozerin, Pedro

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Juan egunean sororik soro joaten ziren, kantuan. Orduan abesten zuten kanta: "San Juan bagilean...". Gero, su handi bat egiten zuten. Su hori amatatzen hasten zenean, suaren gainetik saltoka ibiltzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

San Juan egunean joaten gaintzen, galtzu pila bat eskuen hartu, sue emonda, solorik solo; solo guztiak ingurutik pasetan genduzen kanteute:

San Juan bagilean
denpora eder-ederrean
sapoak eta subeak erre
artoak eta gariek gorde.

Gaur dala, biger dala, Doniene
etzi San Juan bidegane
gure soloetan lapurrik ez
badagoz bere erre baitez.

Eta gero eiten genduzen portalean sutaldi handi bat, etxe halango bulto bet, eta hango inguruko barriadako jente guztie hantxe inguruen pareute, ikusten. Eta gero ya apurtxu bet amatetan hasten zanean, saltuke ganetik, batera eta bestera. Lantzean behin igual alkar jo eta jausi surtera barrure, ta erejiak einde, ta... ya esta. Eta gero kantau iten gendun bardin, soloko moduen, bardin:

San Juan bagilean
denpora eder-ederrean
sapoak eta subeak erre
artoak eta gariek gorde.

Gaur dala, biher dala, Doniene
etzi San Juan bidegane
gure soloetan lapurrik ez
badagoz bere erre baitez.

Egilea(k): Marisa Egiluz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia