Zeberio (Bizkaia)

Santa Ageda koplak kantatzen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Egiluz Ozerin, Pedro

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-011-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Santa Ageda kantatzen ateratzen ziren eta egun osoa pasatzen zuten etxerik etxe, herri osoan zehar. Ze kantatzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Santa Ageda kantetan joaten geintzen... noz? Febreruen 4en. 5ean da San Ageda, joaten geintzen 4en. Ta etxerik etxe, herri guztiko etxeak, zera, baserri guztiak pasetan goizeko 8etan hasi ta gaueko 12tarte parau barik, kantetan. Ta, bueno, kantetan gendun zera:

Zeruetara begiok altzau
graziak eskatutzeko
Santa Agedak zer pasau zoan
gaur hemen esplikatzeko.

Alkateagaz egondu gera
atzoko arratsaldian
libertadea geurekin degu
ibiliteko bakian.
ezpabe sartu eingo doskula
kartzela ilun batian.

Santu hau preso sartu zanian
zan milagro bat handia
zeruetatik jaitsi zaiozan
Jaungoikoaren argia.

Milagro ikaragarria
santu honen alegria
San Pedrok berak [inguratu] zion
santu honen gorputz guztia.

Berriz enperadoreak diño
eramateko hagana
donzella gazte honen izena
lehen baizen firme debana.

Gorrotoaren indarra
jentilen bihotz gogorra
instante baten estaldu zion
gorputz guztia i odola.

Neure lagunok hasiten jataz
alde banetik tentatzen
hasiko banaz, hasi naitela
nagosiena notatzen.

Zibilio eta granada
Fuenterrabian gerra da,
etxe honetako nagosi jauna
bakeak eiten ara da.

Eder intxaurren kordena
guk halan deuku ordena
etxeko andrea notadutzeko
nagosiaren hurrena.

Etxeko andra onra ona
zeure geuzaren doi ona
Paskua goizean jantziko dezuz
zeure soinean bost gona.

Zuri ta eder azpiko
gorri nabarrok gaiñeko
beste holango pare bat ez dau
plaza bat onradutzeko.

Etxeko andrea parkatu
ondo ez bazera notadu
orain hemendi gura genduka
zaldun gaztea notadu.

Idi zuriak ekarten deude
karabideko otia
etxe honetako zaldun gazteak
topaurik dauko nobia.

Topaurik dauko nobia eta
baturik dauko dotia
hogorlekoak milakadaz da
arreo elegantia.

Zaldun gaztia parkatu
ondo ez bazera notadu
orain hemendi gura genduka
dama gaztea notadu.

Damatxu gazte, garrire linda,
zeure koloren gorria,
kolore horrek diruditzen dau
klabeliñaren orria.

Klabeliñaren orriarekin
larrosa maietzekoa
hementxe gagoz zeuri begira
damatxo bihotzekoa.

Arantza baltzak, ostroa txiki,
puntera deuko loratsu
orain hemendi gura genduka
beste batera bidaldu.

Enero eta febrero
ezin geinkagoz luzaro...

Santa Ageda ez da izaten
beti hilean-hilean,
orain hemendi bagoaz eta
datorren urtera artian.

Egilea(k): Marisa Egiluz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia