Zeberio (Bizkaia)

Jantzi beltzez ibiltzeko promesa ama osa zedin

Jantzi beltzez ibiltzeko promesa ama osa zedin <p>Orain ez dago lutorik. Lehen urtebetez eramaten zen arropa beltza. Hiru astean ezin zen erromeriara irten. Ama osatu zedin promesa egin zuen: jantzi beltza erabiliko zuela kordoiaz; kordoia bai baina jantzi beltzik ez zuen erabili.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orain ez dago lutorik. Lehen urtebetez eramaten zen arropa beltza. Hiru astean ezin zen erromeriara irten. Ama osatu zedin promesa egin zuen: jantzi beltza erabiliko zuela kordoiaz; kordoia bai baina jantzi beltzik ez zuen erabili.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero lutoa.
-Oin ja ez dau luturik. Baltza-baltza.
-Denpora askoan?
-Urte betean. Eta hiru astean, gazteak ixiten gintzezenean be, ez gendun urtetan erromerire, hiru astean. Ze hiru domeka ixiten zirean, te hiru astean. “Riguroso”. Baia oin... ezebez.
-Ze zuri ama hil jatzun gazterik.
-Bai.
-Ta orduen urte beteko lutoa?
-Bai, ni egon nintzen orduen krida. Eta bai, urte betean bai. Urte betean. Eske nik ein nindun promesa bat eroateko abitue. Eta egon nintzen krida eta domeketan beti, urte beteko in nindun te! ta ixin zen jantzi baltza holako kordoiagaz ezta? Eta nik jantzi baltza ez nindun eroaten, kordoia eroaten nindun, barruen, barruen. Abadeak esan auen, non dau ba jantzi baltza? Domeketan eroan barik beti bat, ba bueno, ademas, uniformeagaz exin zendun ibili jantzi baltza. Eta bai, in nindun ama osatutearren ez dakizu? Hori promesori, baia bueno ama joan zan, amak aukin auen buruen kanzerra “y no había que hacer”.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia