Zeberio (Bizkaia)

Zeberioko errotak

Zeberioko errotak <p>Zubibarriko errotara joaten ziren. Baziren lau edo bost errota Zeberion. Gezalan txiki bat. Batzuetan errotan bertan bahetzen zuten. Artoa ehota egoten zen, hartu eta ekarri egiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zubibarriko errotara joaten ziren. Baziren lau edo bost errota Zeberion. Gezalan txiki bat. Batzuetan errotan bertan bahetzen zuten. Artoa ehota egoten zen, hartu eta ekarri egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta nongo errotara joaten ziñen?
-Zubarrira, Zubarriko errotea geituten geutsen. Zubarriko, "Azuberria". Errotea Zubarrira.
-Zuen barrioan?
-Ez, ez, beheragoan. Ez, ez, geurean ez. Beheragoan, plazea baino goratxugoan.
-Eta errota asko egon zien?
-Bueno bai, errotak... nik ezetu neuzenak. Bata Elorribietan, eta beste bat Santa Krutzen, eta beste bat Zubarrin eta gero beste bat Gesalen, baia txikitxu bat. Gesale geituten jakon lekuen txikitxu bat, holan etzekoak eta eiteko modukoa bakarrik, etzekoak eta eiteko. Baia horrik besteok ja Zeberiokoak onak.
-Eta errotara eroaten zenduen...
-Astoa.
-Astoa eta garanduta eta dana bueltan ekarten zan?
-Ez, itxi eiten zan... bai! bai egoten zan bai, ihota egiten zan, ihota. Ja einde egoten zan. Baia batzutan eiten gindun bertan pasau, ze etzekoa esaten geuntsen galbahia, bahia, bahia geituten geutsen. Bahia ixiten zan gurea, azpikoa laztxugoa, eta egoten zan fintxugoa, eta han pasaute ekarten gindun, errotan bertan.
-Eta eroandako dana bueltan?
-Ez hori itxi in behar zan apur bet, egun batzutan. Eta gero in behar zan partikular, bera bakarrik in behar zan. Eiteko hori, zeinbet dan gurea etzera ekarteko.
-Eta artoagaz bardin?
-Ez, artoa egoten zan beti einde. Artoa eroan eta ekarri eiten zan. Ja artoa egoten zan prepareute.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia