"Bagare" kantua nola sortu zen
Hizlaria(k):
Mendibil, Gontzal
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEA-013-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1974an ezagutu zuen Bittor. Harrezkero, sarri joaten zen Oletako haren baserrira. "Bagare" kantua nola sortu zen. Gabon ingurua zen. Bittor poeta ere bazen. Hainbat kanta sortu zuten elkarrekin, Bittorrek letra eta berak musika. "Bagare"n bere azti-lana egin zuen. Hor batu zituen herriaren batzeko gogoak eta euskara aurrera ateratzekoak. Letra erraza da, baina horrelakoak izaten dira gatzenak. Sormen prozesua zelakoa izan zen. Oletan, Araba partean zeuden. Pare bat egunetan sortu zen. Kantaldi ugari zituen garai hartan, 1975ean. Bizkaian abeslari talde bat bildu eta martxan jarri zen.
- Proiektua: Bittor Kapanaga, Otxandioko aztia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2013(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:05:19
- Erref: ZEA-013/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!