Zarautz (Gipuzkoa)

Udako ohiturak aldatzen pixkanaka

Udako ohiturak aldatzen pixkanaka <p>Lehen bazkaria hartuta mendira joaten ziren udan; udatiar asko etortzen zen kanpotik. Ohitura hura pixkanaka galtzen joan zen: batetik, ETA sortu zenetik, eta bestetik, Frantziatik etortzen zen jendearen eraginez hondartzara joateko ordutegia ere aldatu zenetik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-149-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen bazkaria hartuta mendira joaten ziren udan; udatiar asko etortzen zen kanpotik. Ohitura hura pixkanaka galtzen joan zen: batetik, ETA sortu zenetik, eta bestetik, Frantziatik etortzen zen jendearen eraginez hondartzara joateko ordutegia ere aldatu zenetik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ohitura hori noiz galdu zan? Ba nik uste det… ez dakit noiz galdu zan. Ez dakit, ez dakit hori, nik ez nuke jarriko hola muga bat esateko. Gehienbat nik uste det hamen zea hasi zanian, ETAkuak eta mobida hori hasi zanian, Madrid-ko jendiak-ta asko laga ziyoen etortziai. Seguru ez zian sentitzen ta asko laga ziyoen etortziai. Eta ordun hiru hillabeteko jende hori ta nik uste det hor hasi zala atzea, atzea iten. Eta gero gauza guziyak aldatzen dijuazten bezela ba… A! Gero beste ohitura bat aldatu zana asko izan zan e… Garai hartan, gu´re oso hondartza zaliak izan gea beti, txiki-txikitatikan, eta gure aita´re, baserrikua izanagatikan, oso hondartza zalia zan. Gustatzen zitzaion asko baiñatzia. Baiño beti juten giñan bazkal aurretikan hondartza. Arratsaldian, ordu hontan, egualdi earrakin-ta ez zitzaigun okurritzen. Beti goizeko gauza izaten zan, eta kanpotarrak ere bai iten zuen eguerdi aldea bazkal aurretikako zea hori, ta arratsaldian mendira, esan dizuten bezela. Baiño frantsesak-eta etortzen hasi zianian, haiek orduik gabe: hamabitan juten zian bazkaltzea, hiruretako jeisten zian... Ya… neretzako influentzia haundiya izan zuen… frantsesak-eta etorri zianian hondartzan horariyuai. Bai. Zeatikan gu juten giñan hondartza eta ya… etxea etortzeko ordua zala, ordubik, ordubi terdik, igartzen gendun hondartza hustutzen ai zalako. Ya… "Jo, ya berandu da, buf! Jendia juten ai da! Ya jun berko deu!". Beti beandu ibiltzen giñan. Eta gero izan da zea hau, e…


- Arratsaldian...


- Arratsaldiai´re heltzia. Ta nik uste det ordun izan zala. Eta ordun ya aldatu iten da dana: mendira jutia´re aldatu iten da, arratsaldian ere hondartza juten haste bazea, goiz ta arratsalde batzuk... hola. Hor ere aldaketa bat izan zan. Eta, hori, madrileñuak ere lagatziai etorri ziyoenian… etortziai laga ziyoenian, nik uste det hor ere dexente aldatu zala giro zea hori. Guk ezautu iten genitun familia asko urtero-urtero...

Egilea(k): Naroa Uria (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia