Zarautz (Gipuzkoa)

San Pelaioko jaiak eta ingurua lehen

San Pelaioko jaiak eta ingurua lehen <p>San Pelaiora arratsaldean joaten ziren festak zirenean. Lehen San Pelaio nolakoa zen azaltzen du. San Pelaion Zarauzko bandak jotzen zuen orduan musika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-139-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Pelaiora arratsaldean joaten ziren festak zirenean. Lehen San Pelaio nolakoa zen azaltzen du. San Pelaion Zarauzko bandak jotzen zuen orduan musika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta geo arratsaldian San Pelayoa juten giñan, ta San Pelayoa jute giñan eta han ze abesti. Leheno San Pelayo zan zulo haundi bat, ta pradera, baiña holakua ez zan, hola. Zan bajada bat, eta dana zan uzta. Ta han zeon estanke bat txorro batekin, txikidxa, eta arbola haundi, zuhaitzak haundiyak, zuhaitzak, zuhaitz haundiyak zian. Gero bete in zuen /intzuen/, San Pelayo, ta geo oain dao al ras, baiña leheno zan zulo haundi bat. Ta leheno gu eskola juten giñanian zulo haundi bat.
- Ta han musika eoten zan?
- Eta han, hoixe musika, Zarauzko banda juten zan, Zarauzko banda ta geo txuntxuna tanboliñakin eta hoiek zian. Hura zan haundiya, dantzak eta. Ta geo pasakallian etortzen giñan San Pelayotikan kaleaiño, segi ta segi ta segi ta segi.
- Zarautzetikan jendia ere juten zan San Pelayoa-ta?
- Bai bai, danak bueltan.

Egilea(k): Nora Sanz Landa (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia