Zarautz (Gipuzkoa)

"Golf"eko festetako giroa

"Golf"eko festetako giroa <p>"Golf"en aristokraziak festak egiten zituen. Festa haietako giroa eta janzkera nolakoa izaten zen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-139-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Golf"en aristokraziak festak egiten zituen. Festa haietako giroa eta janzkera nolakoa izaten zen azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hura zan… Aristokraziya dana zeon sartuta golfian. Ta gabez iten zituen pesta hoiek eta gero herriko jendia juten zan hara begira hango... Bakizu! Eske gauza ederrak zian hango [trajiak]... Gero argiyak-eta jartzen zituen jardiñian golfian ta dana luzitua-luzitua-luzitua.
-Zer janzkera izaten zuten hola juten zianian… dotore?
-Zoragarriyak.
-Emakumiak ze...?
-Emakumiak danak jantzitzen zian “de largo”; danak luzez jantzitzen zian eta danak eskote haundiyakin eta kola ere haundiya... dana . Eta gizonak ”todos de frac y de...” danak guapo-guapo juten zian. Eta gero, han afaiyak iten zituen eta gero dantza iten zuen. Orkestak ematen zituen eta orkestak jartzen zituen eta dantzak-eta iten zituen.
-Orkesta hemengua hartzen zuten edo beraiek ekartzen zuten?
-Bueno, hemen Donostiatik ekartzen zituen. Bai, ekartzen zituen. Beak bazakizkien ze izenak eta hola ta ekartzen zituen. Eta orkesta haiekin geo dantza ta festa. Herriko jendia danak atzetikan, badakizu ze [izaten dan], begira eta hola juten giñan atzetikan.

Egilea(k): Ander Ortiz Perez (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia