Ordizia (Gipuzkoa)

Nola antolatzen ziren 11 anai-arreba etxean

Nola antolatzen ziren 11 anai-arreba etxean 11 anai-arreben artean, arropa bata besteari pasatzen joaten ziren. Etxe handia zuten. Ukuilua sukalde ondoan zegoen. Koltxoiak nolakoak ziren, eta nola garbitzen ziren azaltzen du. Ohe bakoitzean bi lagunek-edo egiten zuten lo.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-032-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
11 anai-arreben artean, arropa bata besteari pasatzen joaten ziren. Etxe handia zuten. Ukuilua sukalde ondoan zegoen. Koltxoiak nolakoak ziren, eta nola garbitzen ziren azaltzen du. Ohe bakoitzean bi lagunek-edo egiten zuten lo.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta erropak nundik eosten zittuzuen normalen?
- Bueno, gutti, amak amak eamaten zittunak. Gure erropak…
- Hamaika senide izanda, alkarrena txandatu’e bai?
- Bai, hombre, asko o gehienak. Bat besten, bat besten…
- Bestela hamaikantzako erropa berrik, ez zan izango…
- Bai, bai, ez, ez, bata bestenakin pasatuz. Nola ba?
- Eta hamaika senide izanda, ohiak’e? Ze itten zenduen, anai-arrebak elkarrekin lo?
- Baita, baita, bai, bai.
- Zer zenduen etxe haundie?
- Bai, bai, etxe, etxek izango dittu larehun metro kuadratu zean hiru bizitzan.
- Hiru pixu?
- Hiru pixu.
- Eta ikuillue nun izaten zan, lehenengo...?
- Lehenengon.
- Lehenengo izaten zan? Sukalde ondon o?
- Bai, bai.
- Ta orduko ohiak…
- Jolin, ohiak…
- Ta koltxoiak, nolakok izaten zian?
- Koltxoiak? Ardi-ilekin, o beste batzuk izaten zien arto…
- Malutakin eindakoak?
- Bai, arto zeakin eindakok...
- Arto-azalakin eindakoak?
- Arto-azalakin eindakok’e.
- Ta ze in ber izaten zan, astingu gero hue?
- Jolin, bai, eta hue jotzen zan makilla batzukin, hautse kentzeko, kanpoa ateatzen zendun noiz eo noiz, hola. Makillakin joz, hautse kentzen ziozun, ta atzea berriz’e barrua.
- Biguñak izango zien hoik?
- Bai, haixek biunek. Jolin. Bai, ta esaten dizut, ohia bakoitzen bi bi bi biñaka normal.
- Hamaikantzako...
- Bai, bai, bai. Esaten dizut, hamabost lagun, e? Fijo hamabost lagun. Bueno, aitzeneko zeatan, hoitxen, hamaika giñen bitarten ez? Gazteñak, gaztena nik baiño hamar urte gaztegoa da, baiño, esaten dizut, halare...
- Halare mordoa.
- Mordoa.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia