Zarautz (Gipuzkoa)

Egindako lanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-123-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ezkondu aurretik eta ezkondu ondoren non eta zertan ibili zen lanean kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Lenbizi solteretan’e izaten nitzan Getayan ere: bazkaldu ta korrika han juten giñan, eta illuntzian zazpitan lagatzen gendun lana, ta jun ta etorri oiñez etorri giñan, iten genun. Eta gerora, ba, ezkondu nitzanian’e segitu nun hainbeste urtian, segitu nun lanian han, eta beste itxetan, ta han txaletetan, ta ba, esaten detena, alde guztitan lanian. Koltxoi iten bada, makiña koltxoi urtian-urtian iten nitula, makiña tokitakuak. Eta beste gaiñuntzen, ze esango det? Ze esango diñat? Lana iten gendun, zeakin, esto.. antxua zeatzen txo... e... zeatzen jartzen txiri... zea jartzen, jesus! Esango diñat! Latetan, hamar kiloko latetan. Ta Txuekanian, berriz, jardun nitzanian, txortetan; eta txortak hainbesteko barrilla handiyakin han sartu eziñikan ibiltzen giñala, makiña lan hortan’e in deula, makiña primaberetan ibili geala hortan’e. Ta beste gaiñuntzian, txaletetan, ta beste alde guztitan, Ilengusutan ta danetan, Beisteginian ta danian... hainbeste tokitan in detela, ez dakitela zenbat tokitan in deten, o... holaxe.

Egilea(k): Ines Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia