Zarautz (Gipuzkoa)

Madrilen neskame

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-123-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Madrilen neskame aritu zenean lanean, gehiago ordaintzen zioten euskalduna izateagatik. Madrilgo esperientziari eta bizimoduari buruz hitz egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, eta beste gauza bitxi bat’e bai esan dezu: Madridea jun ziñala neskame bezela; eta han, ba, kasteillanai edo kanpotarrai, baiña euskalduna izateatik geyo pagatzen zenituela eo...
- Bai, hori esan diñat.
- Ta zergaitik hori edo...?
- A, ba, euskaldunak giñalako, nunbait, geyo pagatzen ziun.
- Eta nola izan zan zure esperientzia Madri aldian, hemen, Euskal Herriyan bizi izan beti ta harrea junda?
- Hara junda, ba, erderaz bagendakiun, euskera, nola zean Mixiikordiyan erderaz, zeatzen zun, esto, ikasten gendun, ba, handik gendakiun. Ta launak izan nitun getaiarrak, eta banitun Altunaneko andrian ama, eta Joxepa Antoni Ola’re bai Illarramendi, geure bizilaunak izandakua zan gaiñea, eta hura’re bagendun. Ta holaxe dibertitzen giñan ondo, jaiero ertetzen giñan ta, nere bizimoua holaxe izan zan: beatzi hillabete eo pasa gendun, ta honea atzea, hoixe. Gure bizimoua Madrilen, ba, seiñoritakin goizian ertetzen nitzan konpreta, ta geo ya jatordua dala ta, itxia garbitzia dala ta, iten genduzen. Eta geo zeatu, geo ostegunian eta zapatuan eamaten nitun zeara, zinea, seiñoritak beak. Halaxe juten nitzan, ta bapo. Ta beste jaitan berriz’e ertetzen nitzan beste laun hoyekin. Ba, juten giñan baile batea, eta dantzan in, eta itxea. Gure bizimoua hoixe izan zan han beatzi hillabete haietan.

Egilea(k): Ines Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia