Zarautz (Gipuzkoa)

Eskolatik piper, eta tifusaren indarra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-123-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Klasetik piper egiten zuenean, bakarrik joaten zen. Tifusarengatik hil zitzaizkion ama eta ahizpa. Entierroak nolakoak izaten ziren azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai... gogo gutxi zenekala klasea juteko ta hola, ta piperrak eiten zenitula esan dezu, ba? Eta ze, lagunakin eiten zenitun o bakarrik? Edo lagunak gogo asko zekaten, eta zuk gutxi...?
- Ni gutxi juan nitunan, ni kosta juten nitunan. Arratsaldia pasatzen niñan ta yasta. Baiña noizian behin e? Bestela gogoik gabe, larri estudiatu niñan nik, hoi zeatu ikasi niñan, eta bestela ezar ez. Handikan ez niñan eze zeatu... geo hamabi urtekin kalea.
- Eta esan dezu, komentatu dezu ere ama hil zitzaizula hamabost urtekin, ta ahizpa zarra hemezortzi urtekua...
- Ti, ti, tifus, tifus izan giñenan, eta hirurok izan giñenan. Lenbizi biyok, ama ta biyok, eleizakuak eman, ta danak inda. Ta geo, ama hil hunan; eta ahizpa, ni kuartutik erten nitzanian, bere kuartura jun nitunan, gaixotu nunan hura, eta ni ikusi nitunian txokatuta geatu nunan gajua, eta esan zitxanan, inpresiyua eman nitxonan nonbait, eta beste aldea beitu zitxanan, ta geyo akabo, hilda geatu hunan. Hirurok eon giñan, ba, tifusekin, eta kanpaik gabe ta ezer gabe enterratzen hitunan orduan. Eta hala jun hitunan hayek biyak, ta ni sendatu nitunan, eta aita ta anayakin hola geatu nitzan. Ta geo, harrezkeo, ba, esan detena, koiñatakin ta bizi nitzan gerora.

Egilea(k): Ines Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia