Euskara eta gerra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-121-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Oskar Santxez
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:39
- Erref: ZAR-121/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Zure garaian problema gehiegi eduki al dituzu euskeraz hitz egiteko?
- Kartzelatik atera ta bastante kuarteletan ibili giñan tokitan bai, kuarteletan. Hortako badakat anekdota txiki bat esplikatzeko moukua. Gu presuak nola giñan atzeneko turnuan, kuartelen jaten giñun bazkaya, ta otordua ematen ziguen azkena. Ta formatuta gauela patiyuan, sei lagun giñan hemenguak, euskaldunak; ta bat zan bizkaitarra, ta erderaz ez zakin batere, ezer’e. Eta in ber izaten giñun, ba, haren aurrian euskeraz. Ta kapitan batek ikusi giñun, ta galdetu zigun ze hitz egiten ai giñan. Ta esplikatu giñun esanez, ba, euskeraz hitz eiten ai giñala zergaitikan gizon batek ez zakilla erderaz, ta horreatikan hitz eiten giñula. Ba, haren kontestaziyua izan zan, ba, kastigatu in giñun bazkai, bazkaldu gabe.
- Zer aldaketa eduki ditu euskerak?
- Haundiyak. Gure gazte denboran euskeraz asko hitz eiten zan, nahiz gaizki. Baiño gero gerrak’e jende asko gelditu zan gerra jun, ta ez giñun ordun erderaz ondo hitz eiten. Ta gerra jun eta hor baztar hoietan kanbiyo asko ikusi giñun. Ta ordun, ba, han hitz ein ber zan erderaz. Nere kasuan, berriz, ni eon nintzan burgalesak eta palentinuakin danak, ta euskeraz neu bakarrikan izango nintzan batailloyan. Ta horregatikan, jende askoek geo bueltan, guk bezala zazpi urte pasa ta etxea etorri giñanen, erderaz geyo iten giñun euskeraz baiño. Orain, oain kanbiyo honek in dunak, guk euskera oain don euskera berri hau ez deu ezautzen, ez dakigu batua o esaten diyoena. Baiño, lehengoko euskera baiño gaur o biharko, oain dauren gazte jendiantzako askoz hobia, zeatikan hemendik urte batzuta, euskeraz danak jakingo due ondo. Esaten dan bezela, “gramaticalmente” ta...
Egilea(k): Oskar Santxez
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!