Zarautz (Gipuzkoa)

II. Errepublika eta gerrako oroitzapenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-121-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txikia zela, diktadura zegoen, eta, gero, Errepublika iritsi zen. Ordutik Zarautz asko aldatu da: lehen denak ezagutzen ziren. Gerrako denbora guztian egon zen boluntario. Santanderren preso hartu zuten. Gerrako oroitzapen txar asko ditu. Gerra garaian, bitan egon zen kartzelan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Txikia ziñanian, Zarautzen zerbait berezirik gertatu al zen?
- Bai, gauza batzuek; eta geo, zeana, inportantenak zian ordun Diktadurak eta zian, ta Republika etorri zana “año treinta y unon”
- Asko aldatu da Zarautz ordudanik?
- Asko, zeatikan ordun Zarautza zan txiki-txiki, herri txiki bat, ez zan aillatuko bost milla habitante, eta gutxiyo’re. Eta ordun danok ezagutzen giñan, danok ezagutzen giñan, ta bai izenez ta bai apeillidoz.
- Gerran egon al ziñen?
- Bai, egon nintzan gerra guztiyan. Boluntayo jun nintzan Republikakin. Ta Santanderren agostuan hogeita seiyan prisionero harrapatu niñuen.
- Zein oroigarri duzu gerrataz?
- Gauza txar asko, zeatik, este, hiru urten gerran ibiliya danak oso rekuerdo txarrak izaten dittu. Gerra badakigu zer dan, o ondo ikasi giñun behintzat zer zan.
- Gerratean kartzelan egon al ziñen?
- Bai, bi... bitan egon nintzan: aurrena prisionero eraman niñuenen, hartu niñuenen, eraman zien Santanderretikan Monte Albertian barkuan Santoiña. Han zauren kartzelan kuartela, ta istitutua, ta hoyek danak kartzelaz ta jarriyak zauden. Geo bigarren aldiz eraman niñuen frentian naola Francokin, zazpi hillabete... beatzi hillabetea reklamatuta, Santoñako kartzelatikan informiak hartu zittuelako Zarauztikan oso txarrak.

Egilea(k): Oskar Santxez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia