Bokazioak txikitan, eta udatiarren txaletak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-119-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Gorka Aierbe
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: ZAR-119/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak , Lanbideak » Sastreak, jostunak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Zapatagintza , Aisia » Taberna giroa » Hotelak eta pentsioak
Transkripzioa
- Txikitan zer nahi izaten zenuen izan haunditan?
- Ba, bakoitzak bere eukitzen gendun. Gaur’e nik uste det danen estiloako egongo dala. Nik esaten det, ba, nere ofiziyo hori; beste batzuek... Orduan ez zan orain bezela meiku ta itia, ta haura jendia dirudunantzako izaten zan estudiyo hoyek. Ta bestelakuan, zea: mekaniku, ebanista, sastre... enfin, holako zeak izaten zian. Bakoitzak edukitzen gendun geure bokaziyo bat; beste batzuk igual fraile juten zian... Ba, danetik zeon, danetik.
- Eta jende inportantea noa juten zan bizitzea? Noa juten zian?
- Jende inportantiak hori, ba, hoyek zazkaen bere txaletak, bere etxiak, bere terrenuakin. Eta serbidore, osea, kriau pilla batekin etortzen zian, ta hamen iten zuen oain bezela udaa, udaa iten zuten. Ta uda pasatzen zan, ta dana hori itxi iten zan, ta juten zian, ba, bere o Madrira o Bartzelona o... Danak ya alde iten zuen. Bakarrikan, oain bezelaxe geatzen giñan. Orain jende asko dao hemen e? Oain ez da, oain hemen udaan’e, aber ordutikan honea ze jendiak etortzen dian, oain handitu in da ta.
- Eta txalet horiek nun edukitzen zituzten?
- Ba, txalet hoyek hasten zian Frailetako aurrian, esate bateako, hahor zeon Gran Hotela deitzen genduna. Ta hortik hasten zan ya, osea ke hori, Gran Hotela hori zan, ba, etxiak ez zazkaenak etortzen zian hotel horreta uda pasatzea. Hori oso kategori haundikua izan da beti. Oain ez dao, ya bota zuen, ta in ditue, konplejo bat in due; baiña orduan zan ikusgarriya. Eta geo ya hortik hasi, eta goleaiño, zea, Burgetoneko etxiak txaleta deitzen genuneaiño, han dana zeatuta zaben txaletak inda. Hahor ez zeon beste zeaikan: txaletak bere zelai handiyakin, ta dana jardiñeruak eukitzen zituen espezialak hortako, ta beak etortzen zianeako ia dana lorakin... Ta izaten zan herriko lekuik politena ikusteko, zeatikan danak eukitzen zuen prepara-prepara in, ta dana loriakin eta kamiyuak eta danak kurioxo jarrita, arbustuakin ta bere arbol politakin ta.
Egilea(k): Gorka Aierbe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!