Ehizarako zaletasuna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-119-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Gorka Aierbe
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: ZAR-119/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
- Eta ehizan afiziyua leno ba... leno bazeon?
- Bai, bazeon. “Desde luego” ez zeon holako zea haundiikan, hainbeste eskopeta ta hainbeste errestasuna juteko, baiña afiziyua bazeon bere tamaiñan. Ta guk’e bagendun bat oso polita, parre igual ingo diazue, baiña zai egoten giñan gurdiyak etortzen zianian gariyakin, ta entregatzea honea Zarautza, e, elizako eta beste graneroako ta ekartzen zituen. Eta haura zakuak hustutzen zituenian, zaitzen genduzen Azpeiti kamiñu gaiñian zihar juten ez bazian, o Salbide aldea juten bazian, noiz ingo zuen kaka pillo bat. Eta orduan zepuak, hori udaan ez, baiña negu aldian, zepuak eukitzen genduzen, eta in ber izaten gendun aurrena egiten zun plastoiakin artaliak egoten zian tartian, zeatu gabe, txikitu gabe, ta hayek danak apartatu eta gari bitutakoan, zepuai jarri artalia, eta han kurioxo-kurioxo jarri. Ta txolarriak, ño, zailla zian harrapatzen, baiña pintxanak eta holakuak errexo eroitzen zian. Bai, txolarriak’e bai geo, ta harrapatzen dezun dozena erdi bat o zortzi bat, eta hayek zeatzen zian o bazkeitako o afaitako, ta gustoa jaten genduzen. Gure afiziyua ehizeako hori zan. Geo bestiak bere eskopetak bazazkaen, eta hayek hegaberak eta oillaorrak eta’re ekartzen zituen.
Egilea(k): Gorka Aierbe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!