Zarautz (Gipuzkoa)

Txikitako jolasak eta kirolak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-119-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetan jolasak egiteko erraztasun gutxiago zituzten. Zer jolas eta kiroletan ibiltzen ziren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze jolas egiten zenituzten denbora haietan? Eta ze kirol?
- Ba, umetan genduzen, ba, jolasak guretzako oso politak, zeatikan ez zeon gaur bezelako erreztasunikan egiteko, han eukitzeko gauzak. Ta orduan egiten genuen pelotan, eta baloian, fubolian, saltaka’re bai, ta zeakin, uztayakin’e ibiltzen giñan, alanbre batekin, zea inda, uztayak, barrikai kentzen zizkiyoen uztayak, egurrezkuak. Harekin, ba, Azpeiti Azpeiti kamiyuan gora zihar juaten giñan, eta geo behera, eta oso karrera politak izaten zian. Ta pelotak eta baloiak moldatzen genduzen, ba, bauletik ama zanai, zeak, trapu puskak eta hartu, eta geo hari pixkat’e bai, ta harekin moldatzen genduzen pelotak eta. Eta ordurako deportiak’e bazian, ta normal, zea habetakuak: pelotan ta fubola. Ta bai onak gaiñea afizionautan! Eta geo, oso polita izaten gendun urtetan, gazte denboa haietan, traiñero estropada, Zarauzko bertakuak. Zian traiñeruak: “La Golondrina” izena zun batek, eta bestiak “San Antonio”. Ta zan traiñero baten arrantzaliak, ta beste traiñeruan lehorrekuak. Ta izaten zan oso festa ikusgarriya. Geo fubola’re, fuboleko kanpua bazeon, ez gaur bezelako eleganteikan, baiña guretzako nehikua bazan. Ta gu’re haundiyak, baiño ikusten genduzen nola jokatzen zuen, ta oso jokalai politak eta oso dotore egiten zuten, bai pelotan, ta bai fubolian. Ta hortan oso mailla aurre samarrian. Eta saltaka’re bazian ekipo ederrak, ederrak oso, ta oso karrera politak ikusten genduzen.

Egilea(k): Gorka Aierbe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia