Zarautz (Gipuzkoa)

Sagardotegiko janaria eta edaria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-118-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sagardotegian sagardoa bakarrik edaten zen. Sardina zaharrak eta arraina jaten ziren, eta haiek nola prestatzen zituzten azaltzen du.

Transkripzioa

- Nahiz eta sagardotegia izan, sagardoaz aparte beste zerbait edaten al zuten bertara joaten zirenek?
- Ez, ez, ez, sagardoteyan ez. Sardiña zaharrak eta arraya ta hoyek bai, baiño bestela ez. Geo sardiña zarra’re asko saltzen zan. Txorixua ta’e bai, paperian bitu, estrasan bitu, ta berotasun bat eman, zean, brasan, papera kendu ta barrua berua, berotuta geatzen da. Ta geo, beste askok iten zuen, berriz, sardiña launa o bosna platera batian jarri, guk gatza ematen giñun, baiña garbitu ta ezer in gabe, eskama ta guzti e! Jartzen zun, ta hartu ahala jarri. Osea ke ogiyan gaiñian zuk jartzen dezu zuria, eta plateretikan zuk hor jarri, bakoitzak beria jarri, ta iten da, zu jaten ari zean bitartian, bestia erre iten da, entenditzen? Ta gutxitxo iña baldin badao’re, ba zuk zuria zaitu, ta hola’re asko. Baiño burua ta tripak eta ezer kendu gabe jartzen gendun guk. Hori norbeak iten zun. Txarra izaten zan bixigua ta ekartzen zituenian: bixiguak lana haundiya du garbitzen... Ta danak presa nahi izaten zun, berriz. Ta bixigua erre ta geo, txitxarruak’e bai, txitxarruak’e berriz hola hezur bat eukitzen due gaiñian. Hori’re kendu iten giñun, beti gustu txarra ematen ziyola o... ta lan haundiyak iten giñun, bai. Ta geo, hola, sagardua edan, ta sagardua edan iten zuen,ta nehiko ogiya jan, ta holaxe. Intxaurrak asko, intxaurrak... ta gaztaa...

Egilea(k): Elena Diaz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia