Bertsoak sagardotegian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-118-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Elena Diaz
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: ZAR-118/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Bertso edo berri asko entzuten al zenituen bertan?
- Batzuek bai, bai.
- Bertsoren bat kantatuko al zeniguke?
- Han aitzen nitunekuak? Horixe! Bat biñipin:
Neskazar bat tentatzen
Hasi naiz lenguan
Umil eta seriyo
Hitz egin genduan.
Izan ere, halako
Polita zeguan
Baiña gusto guztiyak
Ez dira munduan
Nerekin ezkondutzen
Dala hitz egin du
Gezurra publikatu
Txit gaizki egin du.
Pretenditu ninduen
Baiña ez agindu
Bai gustoko mutilla
Bihartu banindun.
Antonio Goñi zan
Pretendiente hau
Gezurrakin lotsatzen
Erabilitu nau.
Ustez balio ditut
Hark bezelako lau
Ostikuaz joko det
Toriatzen banau.
Egilea(k): Elena Diaz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!