Zarautz lehen eta orain
Hizlaria(k):
Eizmendi Manterola, Iñaki
Lehen Zarautz jostailu baten antzekoa zen oraingoaren aldean. Oso txikia zen, eta denek ezagutzen zuten elkar.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Mikel Jauregi
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: ZAR-117/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak
Transkripzioa
- Konta iezaiguzu nolakoa zen Zarautz Zarautz herria zure gaztaroan, eta zure gaztaroko eta oraingo Zarautzen desberdintasunak.
- Garai hartako Zarautz jostaillu bat bezala zan gaurkoarekin konparatzeko. Gu etorri giñan garaian, hiru milla ta zazpirehun edo zortzirehun bizilagun ziran Zarautzen, gaur hamasei milla diran bezala. Hortatik konturatuko zerate zer alde dagon lehengo Zarauztik gaurkora. Orduan danok alkar ezagutzen genduan, gutxi giñan, familikoak bezela, edo famili bat bezela; ta gaur, berriz, teillatupekorik ere askotan ez degu ezagutzen.
Egilea(k): Mikel Jauregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!