Zarautz (Gipuzkoa)

Soldadutzara joan behar

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-114-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldadutzara joateko garaia iritsi zitzaion. Zozketan 29tik 5. gelditu zen, eta hiruk bakarrik joan behar zuten. Baina bere aurreko bi libratu egin zirenez, joan egin behar izan zuen. 3 urte pasa zituen Hondarribian soldadutzan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Soldauzka etorri zaten, soldau jutia, soldau. Hogeita beetzi mutilletik atea nun “número sinco”, eta “número sinco” hayetatikan, hiruek bakarrik jun ber zuen soldau; hogeita betzitikan hiru mutillak jun ber zuen soldau, eta nik atea nun “sinco”, ta “sincotikan” hiruek jun ber zuen. Nik libre gelditu ber nun, baiña zein jun zian? Zumaiko bi mutillek inutillak zian: bat kojua, ta bestia begiyan eo faillo zuna. Ta bajatu nintzen de “sinco” hirura, bostetikan hirura, ta katiau atera nintzan. Libre izan ber nuna, atera nintzan katiu, eta eaman niñuen Ferrola. Marinan serbitu nun. Nik atzo Makazaga izan nun etxian, bueno, etxea etorri zaten, zea hori itea. Arrantzaki hori ingo nuke arrantzako hori. Ba, hortako preparatu in ber. Zergatik nik Marinatikan izugarrizko istoriya dakat nik Marinatikan. Hiru urte pasa nitun Hondarrubiyan, hiru urte.

Egilea(k): Ibai Jauregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia