Frantziatik kanporatutako erlijiosoak Zarautzen irakasle
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-114-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Ibai Jauregi
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:14
- Erref: ZAR-114/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Politika » Gerra aurrea » XIX. Mendea
Transkripzioa
Oain esango dizuet ofiziyoa hasi nintzana. Gu txikik giñan, eskolan hasi giñan San Pelayon Saustinenian, ni bizitako basarriya zan. Ta basarri batian geu, ta bestian zian orduan (nola zuen izena hayek? Eizagirre apeliyua baiña... Eizagirre apeliyua)... haien ama zan gure maistra. Guk aurreneko aitaguria han ikasi giñun han. Hamalau... Geo ibilli nintzan eskolan hermanotan, mil novecientas dosian Frantzitikan bialdu zituen relijioso guztiyak: apaizak, jesuitak, monjak... danak bialdu zituen Espaiñira. Hamen gelditu zian asko zien orduan, bai monjak, bai hermanuak ere. Hermanu hayek hasi zian orduan kolejiyua ematen. Gaur nola dabe “San José, Colegio San José”, hermanuana? Klase hayek zian orduan. Bueno, gaur ez [...], baiña orduan baberua ibiltzen zuen hemen, babero zuri bat. Hara eskola hasi nintzanian. Anaya, bi anaiyok, handikan hasi giñan, “el año” zenbagarrenian giñan? Antonianako, gaur Antoniana dakena Frailetan, Antoniana. Han dibujua jarri zuen, eta profesorez giñun bat Txapartegi (oain hor do etorrita Ameriketatik), Maurizio Txapartegi; ta bestia, berriz... Maurizio Txapartegi. Beno, han lagunak nizkun San Pelayotikan orduan bi anayak frailiak: Mitxelena, bat Juan Luis, ta bestia Santos. Santosek zun nere edadia; Juan Luis bi urte gazteo.
Egilea(k): Ibai Jauregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!