Festak lehen eta orain
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-113-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen festetan dantza egiten zuten. Ohiturak galdu baino, irabazi egin dira. Beren garaian, herriko banda zegoen, eta denak joaten ziren hara, dantza egitera. Orain, ordea, beste herrietara joaten dira gazteak dantza egitera.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Aldaz
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ZAR-113/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- (Elkarrizketatzailea) Lehen zer-nolako gauzak egiten zenituzten festetan?
- (Pakita) Festetan? Pues, ze ingo gendun? Dantzan, ttunttuna jotzen zuen ta dantzan iten gendun.
- (laguna 1) Sano-sano.
- (Pakita) Bai, hoixe, besuak zabalduta.
- (elkarrizketatzailea) Ze ohitura zeuden leno oain galdu dianak?
- (Pakita) Galdu, oain, oain galdu ez; oain irabazi in dia ohiturak, dantzak oain... Leno ez zeon zeaikan, ene itxiturako zea dantzak eta hoyek, eta erbestea jun, ta holakoikan. Han herriyan iten zan, ta ttunttuna jotzen plazan, ta musika... guk banda earra giñakaun geure denboran. Aiuntamientuan banda, bueno, sesenta, hirurogeitaka zea zian ta. Ordun banda ederra eta zenbat dantza, eta gaiñez ordun herriko jende dan-dana juten giñan, bai. Ni akordatzen naizena da mutil txikiyakin, Banko Gipuzkoanoko leyuan gaiñian jarri tente mutil txikiya, eta gu eoten giñan zeai beira, musikai ta beira.
- (laguna 1) Hantxe danak, danak dantzan.
- (Pakita) Baiña kabitu eziñik, kabitu eziñik, hainbeste jende gau batez!
- (laguna 1) Saka, ta saka, ta saka, ta saka, ta segi.
- (Pakita) Bai, ta gaur, ordia, dana Hernanira. Han daola Uxalume, han daola ez dakit ze, eta gazte guztiya ta gustu guztiya hoyeta dijoa. Itxitako zeara... Ederki. Geyo!
Egilea(k): Maider Aldaz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!