Zarautz (Gipuzkoa)

Gabonak

Gabonetan eta Santa Ageda egunean etxez etxe joaten ziren kantari. Gabonetan zer jaten zuten azaltzen du. Gabonetan eta festetan bakarrik joaten zen etxera oporretan, Bilbon neskame zegoen bitartean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Gabonetan ta, atez ate kantatzen juten al ziñazten orain bezela?
- Bai, kantatzen gendun, ta etxerik etxe, baserrik baserri, ta basarriyak urrutik eta ibiltzen giñan. Eta geo, ba, Santa Ageda egunian’e bai, Santa Ageda kantatzen’e bai ibiltzen giñan. Danian ibiltzen giñan.
- Eta Gabonetan ta horrela, ze afari ta iten ziñuen?
- Ba... Gabonetan, ba eiten gendun, oriyo aza aurrena, aurreneko platua, oriyo aza; eta geo bakaillua, ta intxaur-saltza. Ordun ez zan turroirik eta otxokuartoik; ez zan ordun turroirik, eta ez zan diruik eta etxian zeon gauza. Eta Gabonak earki pasatzen. Ni neskame eoten nintzanian urtero-urtero Gabonetan etxea juten nitzan, urtero-urtero.
- Ya gogua eukiko zendun familiya’re ikusteko?
- Gustoa etxea, Gabonak etortzeko etxea juteko, ze gabonetan eta festetan bakarrik juten nitzan, urtian bitan bakarrik juten nintzan etxea Bilbotik.
- Festetan. Eta festak noiz ziran ba?
- Festiak? San Bernardo egunian, abuztuan, abuztuan hogeyan.
- Ta ze moduzko festak eiten dia?
- Oso, ba, baserriko kontuak. Ordun ez zan tanboliñik eta otxokuartoik; bazkaiak eta inbitauak, eta akabo; besteik ezer ez.
- Baiña festa polita, ezta?
- Bai, jateko. Astian ez zan jaten, ta jayetan ondo jaten zan, eta jateko poza.

Egilea(k): Leire Silban

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia