Erregeen opariak eta diruaren balioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-112-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
11 urtera arte erregeak esistitzen zirela sinetsi izan zuen. Erregeak gurasoak zirela nola konturatu zen kontatzen du. Erregeek emandako diruarekin zer erosi ahal izaten zuen. Orduan diruak zer balio zuen azaltzen du. Neskame zegoela irabazten zuen dirua amari ematen zion. Jesusaren iritziz, hobe da ahalik eta beranduen igaro heldu izatera.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Leire Silban
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:57
- Erref: ZAR-112/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Lanbideak » Neskameak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta kontatuko, horrela, gertatu zitzaizuna, adibidez, erregiak edo nola jakin ziñuten, erregiak nola zian?
- Hori leno esan ber nun. Nik hamaika urte arte erregiak ziala uste nun, gauzak ekartzen zitunak, ze beti urtero jartzen zian zeozer; aunke pobriak izan, urtero jartzen zian zeozer. Ta hamaika urtekin’e erregiak ziala uste nun, ez nun uste ama ta aita zianik. Eta jarri zizkian azken hamaika urte nitunian, zapata jarri nun balkoian, eta bi pezeta ta naranja bat. Eta ordun, naranja jan, ama gaixo euki nun, ta nik amai naranjak ekartzen jateko; ta nik’e naranja jaten nun amak emanda. Ta gero ni naranja jarri zienian zapatian, ta naranja jan nun, esan nun: “o! Hau aman naranja da! Hau erregiak ez du ekarri!” Ta “Ez, erregiak ez dia: ama da erregia, ama da erregia” esan zian. Ta ordu arte ez nekin erregiak... zea, ama ta aita zianik erregiak, eta hamaika urtekin enteratu nintzan ama ta aita ziala erregiak.
- Ta triste jarri ziñan jakitian aita eta ama zirala jakitian? Ilusiyo geyo ematen zizun...?
- Ez, ez, ez, bi pezta ordun asko zan, ta gustoa nintzan nere bi peztakin. Ta bi pezeta hayekin gorde eiten giñun, ze Aste Santuan, santuak santuak esaten gendun prozeziyuari, eta Santuak ikustea juten giñan Gernika. Ta Santuak ikustea juten giñanian, ba, errial batekin gauza asko erosten zendun, errial batekin. Erosten nun nik karamelozko txoriya, karamelozko txori bat, txupa txus bezela, karamelozko txori bat, hua jaten, naranja bat, ontza bat txokolate, errial batekin erosten gendun. Eta goizian lanak ein, arratsaldian Santuak ikustera juten giñen Gernikea txikiyak giñanian’e gu.
- Ba, orduan gauzak asko garestitu dia, porke oain pezta batekin ya ezer ez dakazu.
- Ez, baiña ordun, ba, errial batekin gauza asko zeuden. Ni akordatzen naiz, zea zan, karamelozko txoriya izaten zan ordun... eta karamelozko txoriya hua erosten gendun, ta gustoa ibiltzen giñan geure dirua gastatzen. Amak erriala ematen ziun, bi pezta haiek amak amanak jasoko zitun; niri jarri bai zapatan, baiña amak jasoko zitun, ni ez naiz akordatzen nazkanik bi pesta haiek, eta amak berko zitun eta, ni neskame jundako dirua’re amak ber zun ta, gaixuak eta, pobriak zian ta. Len baserriyak ez zun ematen oain bezela... Len ez zan saltzen esneik eta ez zan saltzen oain bezela ta, ordun pobriak eta... ni neskame neola’re, nere, ordun urtian kobratzen zan, ta urtia pasatakuan, ahizpak kobratzen zitun nere diruak’e, dirua ber da baserriyan e. Ta horregatik, ba, nik beti neskame, nere denboa guztiyan neskame, ta akabo.
- Ordun zuk lana iten zendun, ta zuk ateratzen zendun dirua bilatzen zendun etxea, baserrirako?
- Klaro, baserrirako. Nik irabazten nuna haientzako; haiek ber zuen ta. Ta beste anai bat morroi nakan, haua baserriyan morroi, ahizpakin zeon hua, ta hua ezar ez. Bestiak’e, ni ez naiz akordatzen, gure etxian hamar senidetatik, ez naiz akordatzen “más que, más que” hirukin. Hiru etxian, hiru bakarrik ezautu ditut etxian. Eta beste danak ya ezkonduta: ni jayo baiño lenao zarrena ezkondu zan, ta bigarrena’re bai, ta hirugarrena ni jayo ta geo, eta holaxe. Nere bizimodua holaxe izan da. Ondo tristia.
- Zuk jakin ziñun ordun erregiak hamaika urtekin, ezta?
- Bai, hamaika urtekin.
- Eta oain normalian jendiak askoz’e lenuo jakiten du, ez?
- Jesus! Oain ya zazpi urteko badakiye, aita ta ama dianik leno’re jakingo due.
- Bai, eta orduan zuk zer nahiko ziñun: beranduo jakitia... Zer da hobe: hobe ala lenuo hobe?
- Hobe berandu jakitzia.
- Beranduo?
- Klaro, ze zu gazteik, umetatik ertetzen bazea gazteik, hamalau urteako zartu zea. Ta zu zartuta, ume baldin bazabe zar, haik eta hamar urte arte eo, zeure burua ume, ba, geo eiten zazu, ba, zeago, motxago, hamar urtetik hogei urtea’re motxao. Baiña zu zortzi urtekin o hasten bazea neska haundiya, ta ya pentsatzen haundiya naizela, hogei urte arte luze egiten zaizu, ta aspertuta zaude danakin hogei urteako. Zenbat eta beranduau zertu, hobe asko’re.
- Gaiñea esaten due txikitatikan jakin ezkeo ez diala erregiak erregaluak ekartzen dituenak, ilusiyo pixka bat kendu iten duela. Erregaluak jaso arren, ta gustoakin jaso, ba, ilusiyua beti’re pixkat galdu iten dala.
- Gutxiyo, asko’re iluziyua gutxiyo askoz’e.
- Ta gurasoantzako’re ilusiyua bezela izango da, ez? Umiak jarri ta hoyek ikustia erregiak diala ta.
- Bai, ba. Bai, ba. Gabian gorde eziñik eta. Boltsak eta miatzen ta ibili, ta nun gorde jakin ez, ta holako gauzak txikitan. Ez do.
Egilea(k): Leire Silban
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!