Zarautz (Gipuzkoa)

Erregea Zarautzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-111-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alfonso XIII.a Zarautzera etorri zenekoa kontatzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (E) Udazaliak Donostiyan eukitzen zituzten bean itsason jolasak eiteko balandruak. Balandruak dia ontzi batzuek bajuak, baiño oihal luze-luze batekin, eta haiziakin ibiltzen dianak. Eta urtian, ba, bitan o hirutan, ba, iten zuen etorrera, o Getaira o itsaso ona zeola, Zarauzko Ailla punta pareaiño. Ta gogoratzen naiz goiz batian, ba, gu mutikoskorrak garai hartan, ba, betzirak ezkeo moilla inguruan ibiltzen giñan jolasten... pilla! Herriko hondartzan baiñeruak ez ziguten lagatzen arrimatzen’e hondartza e? Ta moilla. Gazte jende, mutikoskor geyen moillan. Ta han gaudela, etorri da balandro hori, gerrako barkuan lenbizi, eta geo aillatu dia horrea, Ailla punta muturrea. Eta han, gerrako barko batian, txalupa batian sartu eta moillan desenbarkatu zun beste bien artian, beste bi geyokin, erregia: Alponso hamabigarrena. Eta prosesiyo batian juten dan bezelaxe, mutikoskorrak bi aldetan ra-ra-ra zeaiño... Gran Hoteleaiño. Gran Hotelian bazkaldu, aldatu o in bihar zuena iteko, Gran Hoteleaiño beakin jun giñan, eta argazkiyak atea, ta izparringietan ta atea zian argazkiyak orduan lelenak.
- (M) Oantxe gauza bat esan dek gaxki!
- (E) Ze ba?
- (M) Alfontzo hamabigarrena esan dek! Hamahirugarrena, ordia!
- (P) Ba, ba, bai! Kontuatu nauk neu’re!
- (I) Baita ni’re!
- (M) Hamahirugarrena huan, ordia! Honek esan du hamabigarrena, ta zan hamahirugarrena.
- (P) Bai, ni’re kontuatu nauk, baiña ixilik geatu nauk.

Egilea(k): Agurtzane Loiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia