Zarautz (Gipuzkoa)

Gaztetako ibilerak; festak, mutil-kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-108-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txangoak nora egiten zituzten azaltzen du. Zarautzen festa asko egiten ziren orduan ere, eta non egiten ziren azaltzen du. Beste herri batzuetara ere joaten ziren festetara, bizikletan. 18-19 urterekin hasi zen maitemintzen. 27 urterekin ezkondu zen. Gurasoek baimena ematen zioten mutilarekin ibiltzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Menditikan ze eskursiyo iten zenituen? Getaira ta hola jun eo…
- Ez, Getaira ya urruti zeon. Santa Barbara, ta Bista Alegrea, ta Miaño, ta hola ibiltzen giñan gu.
- Hemen Zarautzen festa haundiak egiten al ziren, o…?
- Bai, bakoitza bere garayan. Festak oain, klaro, ez dia uainguakin konparatzeko, baiño festa asko iten zian orduan’e!
- Ta nun iten zian?
- Ba, hara, plazan iten zian; ta geo ni akordatzen naiz, txikiya nitzanian, miradorian’e iten zuela, hola festetan.
- Non, Munoatikan?
- Munoan, bai, Munoan. Geo, San Pelayon ta.
- Ta Euskal Jaiak eta?
- Baita, baita, baita, iten zian danak.
- Eta ez zituen iten uain bezela, hola, barriyo bakoitzian ta hola? Igual Bista Alegren ta hola?
- Ez, ez, ez, ez, ez zan iten.
- Beste herriren batzuta joaten al ziñezten jaiak zirela eta?
- Bueno, ya geo neska gaztiak giñala bai e? Bizikletan juten giñan, ba, Loiola; geo juten giñan, ba, Donostira’re bai jun nitzan behin; eta, jesus, ba leku askota bizikletan. Bizikletan juten giñan gu orduan.
- Jende askok zekan bizikleta?
- E? Bai, bai, bai, automobilla bezela uain, leno bizikleta!
- Zenbat urtekin hasi ziñen maitemintzen?
- Aaaa! Oi! Ez naiz akordatzen, aizu! Ba nik uste hemezortzi-hemeretzi urte o hola izango nitula.
- Zenbat urte euki ziñuten ezkondu ziñenean?
- Nik hogeita zazpi, hogeita zazpi nezkan.
- Ta gizonak?
- Ba harrek zazkan hogeita hamahiru.
- Amak eta baimena ematen al zizuten mutillekin ibiltzeko?
- Baai, bai, bai, bai, ona zan ta, bakizu. Laga iten ziguen ibiltzen.

Egilea(k): Yolanda Cuenca

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia