Arraina saltzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-106-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Mari Carmen Etxabe
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: ZAR-106/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsaspeko geografia , Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
Baita garai hartan, arrantza kontua masiyakua esan izandu zan. Ba, San Pedrotikan aurrea, Ama birjiña setienbreko arte gutxi gorabehera. Ta juten zian bazkalonduan been otarrak hartuta. Zian hiru grupo: Kintanatarrak, Japonesak eta Portugesak izendatzen zian. Ta juten zian arrantza, ta Moillarriz ta San Antongo mendiaz bazterrea. Zarauzko hondartzatik bertan ikusten zian. Ta oaintxe egiten zuen lehenengo etxada arratsaldeko lau t’erdiyak bostak aldian, hartu arraya, eta batelian beren salabardua tente zuela zan siñalia arraiakin zetoztela. Juten zian emakumiak dozenerdi bat, arrai-saltzailliak kaletan ibiltzen zianak, ta jendia’re bai, sagardotegira meriendetako sardiña eramateko. Eta batian, ba, atera due arrai hori, ta bentarako jarri due. Ta garai hartan arrua ta kiloka egin beharrian, egiten zan zientua, millarra, eta gero dozenaka saltzen zan. Ta egin due benta, ba, eta zai zeon jendiak: “Tira, ba, zenbatian deun dozena o…?”. Eta emakume hoyek alkarrei belarrira hitz egiten jardun dia, eta erabaki due hogei xentimuan dozena jartzia. Ta hango erostunai garesti iruditu zayo, eta erantzun ziyon seituan: “Bueno, zer da hau? Lapurreta mendira e?”
Egilea(k): Mari Carmen Etxabe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!