Apaiza eta meza-laguntzailearen anekdota barregarria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-106-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Mari Carmen Etxabe
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: ZAR-106/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
Garai haitan, baita ere “a tiempo”ko mezak o ematen zian altare txikitan, hola eleizan dauden albotan. Eta apaiz bat dijuala bere laguntzailliakin haitako batea meza ematea, beste asko bezela aita-seme batzuk’e arrimatu dia. Eta jarri da meza emateko apaiz hori, librua iriki du, eta ikusi du altarian zerbait falta zayola. Monagillo horrei begira jarri, ta esan diyo holako falta dala. Monagilluak kasoik ez. Bigarren aldiz esan dio fuertiago, libruai beida, holako ta holako falta dala, ta “e?” monagilluak erantzun. Ta “majadero!” esan, ta geratu da apaiz hori. Eta mutil koskorrak aitai: “Aita, apaizak majadero esan du”. Aitak semiai ordun: “Zu ixo, libruak hala jarriko du ta”.
Egilea(k): Mari Carmen Etxabe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!