Zarautz (Gipuzkoa)

Elizako gertatutako anekdota barregarria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-106-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elizan gizon batek puzkarra bota eta disimulatzeko egindakoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Eleizako beste gertaera bat’e: badaude eleizan ixil xamar, eta gizonai etorri zayo haizia botatzeko gogua. Baiña ez zaixkiyon ta ahal zana heldu, ta heldu, eta ezin zunian, eman dio egundoko bultzazua, egin du ikaragarrizko puzkerra, ta aurrian zakan mutil koskorra jo masaillian, eta iya lurrea bota biharrian. Ustez disimulatuko zula, ba, mutil koskorra masaillian jo zunian hari kulpa emanda; eta geratu omen zan len baiño nabarmeno gizon hori.

Egilea(k): Mari Carmen Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia