Zarautz (Gipuzkoa)

Albaitariaren ohitura txarrak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-106-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

11:30tako mezara joaten zen herriko albaitaria. Eta karkaxa botatzen zuen elizako atarian. Bazegoen kartel bat hori egitea debekatzen zuena, baina berak ez zekien irakurtzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Denbo hayetan, Zarautzen Karmelitetan bakarrikan ematen zan hamaike t’erditako meza. Eta Joxe Mari Sarobe bazan betenayo bat, sasibetenayo holakua estudiatu gabia, baiño asko ibiltzen zan. Eta nola larunbat arratsian berandu askotan erretiratu, mezeta’re berandu xamar etorri, ta ohitura zun hamaike t’erditako meza hortea jutia. Ta baita ohitura txarra’re karkaxa plast botatzia eleizan. Eleizan sarreran zeon letrero bat aspalditikan, jarriyaz erderaz: “No escupir en la casa de Dios”, ta erregu iñez. Eta aspertu zan monja hura ikusten, eta hartu eta kartel hori eraman diyo, jarri diyo aurreko aldian, ta hartu du bi eskuakin, ta egon da begira. Ta nola ez zakin irakurtzen, harentzako alperrikan zan hura, aspertu da kartel horrekin, ta hartu kartelai, ta musu eman dio, ta bueltatu dio monjai. Hor bukatu zun gure Saroben festa.

Egilea(k): Mari Carmen Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia