Zarautz (Gipuzkoa)

Eskolako maisuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-106-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Herriko maisuari buruz hitz egiten du. Hura gaixo egoten zenean, haren alabak etortzen ziren. Gerora, maisu berria ekarri zuten; baina udaletxera bere burua aurkeztera joan zenean, eskale bat zela uste izan zuten, eta asko haserretu zen orduan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Garai hartan, maixua herrikua gendun don "Servando Solis Machín", eta bastante edadekua, eta gaixo zabillen. Eta bea gaixo geatu, eta bere bi alabak etortzen zian: bat Dolores Solis, eta beste ahizpa Amiana. Eta hura ibildu zan tenporada piskatian, baiña ikusi zanian maixua ez zala geyo gauza, maixu berriya nonbratu zuen honeako. Bialdu dute honea, ta presentatu aiuntamentuan. Eta begira ze tankera ekarriko zun, zeuden aiuntamentuan sekretayan alkatia, don Pedro Gurrutxaga, eta bere sekretayua don Juan Beristain, aiuntamentuko zerbaite arreglatzen, alkarrekin beren entrebixta iten. Ta ze tankerako gizona presentatuko zan, iruitu zaio alkatiai maixu hori sartu danian, eskekua dala, “camino Bilbao” hoitakua, ajatutako, gastatutako bixera bat, eta abrigua lepuan bizarra zeyon holako abrigo zatar batekin. Eta papeleta eman, ta aiuntamentuan dirua eman biharrian, hasi dia poltxikotik bi errialekua ta ematen, ta ziharo molestatu, ta erantzun ziyon maixu horrek ez zala etorri hura limosna billa, baizikan maixu nazionala Zarauzko herrirako nonbratua zala, eta presentatzea.

Egilea(k): Mari Carmen Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia